2016/06/03

IK/KI PROGRAMA ZABALTZEKO BIDEAN

Hondarribiko Talaia LH ikastetxean duela urte batzuk hasi ginen IK/KI programa martxan jartzen bi etapatan; Haur eta Lehen Hezkuntzan.
Egindako prozesua azalduko dugu: hasiera, kontsolidazioa eta sistematizaziorako bidean hartutako erabakiak.


A EREMUA: JOLAS KOOPERATIBOAK ETA PROTAGONISTA

Badira urte batzuk gure ikastetxea IK/KIko mintegietan parte hartzen hasi zela. Haur Hezkuntzan garbi genuen, A eremutik abiatu behar ginela. Jolasak duen balio pedagogiko eta didaktikoaz sinesten dugunez, Jolas Kooperatiboak modu sistematizatuan txertatzea pentsatu genuen.
Badira 3 urte baino gehiago jolas kooperatiboak egiten ditugunetik. Taldearen indarra azpimarratu nahi izan da jolas hauen bitartez.

"Elkarrekin jolasten garenean, denbora, denbora elkarbanatzen dugu, eta denbora elkarbanatzen dugunean, bizitza. Bizitzan, jolas kooperatiboetan bezala, irabazten eta galtzen ez badugu, ez da mehatxu eta beldur gehiagorik egongo; sormena eta askatusuna baino ez."

Jolas kooperatiboez gain, A eremuan sakondu nahian, Motxila Ibiltaria martxan jarri genuen eta honetan ere, pare bat urtez aritu ondoren, beste izaera eta indar bat eman nahi izan diogu jarduera honi, familiak inplikatuz eta ikastetxera etortzeko gonbidatuz. Haurrak beraz, astebetez euren gelako Protagonistak izan dira. Honetan ere, adinez adin jarduera desberdinak planteatzen ditugu eta Protagonistek denen artean eginiko oroigarri bat ereman dute etxera astea bukatzen denean.

"Haurrak bere buruaren irudi positiboa izatea dugu helburu. "Protagonista" gisa izandako bizipenetik abiatuta "norbanako berdingabe" eta, aldi berean, "talde bateko kide" sentitzea nahi dugu."


2016/06/02

IK/KI PROGRAMAREN BESTE AURPEGIAK

Izenburu horrekin topaketetan tailer bat garatuko dugu, 10:30etatik 12:00etara.

Hiru ikastetxeetako esperientziak ezagutuko ditugu, hiruren artean hari komun bat ez egon arren, arrazoitu behar da zergatik daude elkar.

IK/KI programa, irakaskuntza kooperatibo metodologiaren ikuspegi barruan dago, programak duen ezaugarri bat aipagarria da: programak ematen dituen baliabideak, prozedurak, edota gelan ikasleekin lan egiteko erak, txertatu eta moldatu daitezkeela ikastetxeak duen hezkuntza proiektura edota irakasleek dituzten ohiko gelako programazioetara.

Hori dela eta, tailer honetan IK/KI programaren ortodoxiatik pixka bat  urruntzen, arrakasta izan dituzten proposamenak ezagutuko ditugu.

  • Eguzkibegi Ikastola, Galdakao: Erronka kooperatiboak gorputz hezkuntzako saioetan: "Emozioetan eta erlazioetan oinarritutako unitate didaktikoa"
      Ekintza kooperatibo hauetan (LH2.mailan), talde kohesioa eman behar da erronka gainditzeko, hau da, ekintza hauetan ez du balio partaide batek edo batzuk erronkak planteatzen dituen zailtasunak gainditzea, TALDE osoak gainditzea baizik. Helburu hori lortzeko estrategia ezberdinak diseinatu beharko dituzte taldearen heterogeneotasuna kontuan izanda.






  • Axular Lizeoa, Donostia: Taldekatze eraginkorrerako irizpideak hezkuntza kooperatiboan (LH)
      Gure ikasleen interesak piztu eta ekintzaren bitartez beraiek beren ikasketa prozesuaren protagonistak izatea lortu nahi dugu. baina, aprendizaia soziala dela eta besteekin elkarrekintzan ikasten dugula, ikasleen egitekotan lan kooperatiboak presentzia handia izan dezan dihardugu. Gela batean lan kooperatiborako taldekatze eraginkorrak egiterakoan kontuan hartzen ditigun irizpideak zeintzuk diren azalduko ditugu. Horrezaz gain, irizpide horiek modu bisual batean nola adierazten ditugun erakutsiko dugu, irakasleen artean modu erraz batean partekatu eta adostu ahal izateko.




  • Sestaoko PCPI: "Aprendizaje cooperativo en la FP Básica"
      Es un centro de iniciación profesional que trabaja intensamente para que los y las jóvenes que se matriculan adquieran una formación que les facilite el paso a la vida adulta y al mundo laboral.

      En el taller de peluquería desarrollan las prácticas mediante el trabajo cooperativo entre las alumnas y alumnos, adaptando las estructuras cooperativas a las características del taller.


NOLA LAGUNDU ZAILTASUNAK DITUZTEN IKASLEEI

Proiektu honi esker zailtasunak dituzten ikasleekin modu ezberdin batean lan egitea lortu da; ez da hori bakarrik, zailtasunak dituzten ikasleez gain lehenengo mailako ikasle guztiak beren proiektua burutzerakoan ere hirugarren mailakoengandik laguntza jaso dute.
DBH 3. mailako ikasleak proiektu zientifiko edo teknologiko bat burutu behar zuten. Proiektu hau zientzia edo teknologia arloari lotuta egoteaz gain, gizartean dagoen arazo bati erantzuna ematea zuen helburu. Hau zela eta talde batek ikasketetan zailtasunak zituzten ikasleei, modu metodologiko ezberdinak erabiliz, nola lagundu aztertu zuten eta proiektua abian jartzea erabaki zuten. Ikastetxeko Orientzailearekin hitz egin ondoren, zailtasunak zituzten DBH1 eta DBH2. mailako ikasleekin jarri ziren harremanetan. Hauek zailtasun ezberdinak zituzten ikasgai ezberdinetan eta lan egiteko ordutegi bat adostu ondoren, ikasle hauetako bakoitzari erakusterako garaian teknika metodologiko ezberdinak jarri zituzten abian.
Bestalde eta arestian aipatu bezala lehenengo mailako ikasleak beraien Proiektua burutzerakoan "Sony Vegas" programa erabiltzen ikasi behar zuten. Hau egiten erakusteaz hirugarren mailako ikasleak arduratu ziren eta emaitzak ezin hobeak izan ziren.




IK/KI EGITURAK URRUTI DAUDENEKIN

IK/KIak eskaintzen dituen egitura koperatiboak urrutian dauden ikasleekin (beste komunitate batean, adb) nola erabili dugun azalduko dugu.
Modu sinkronikoan lan egin dugu, nahiz eta ikasle batzuk "han" egon eta besteok "hemen". Distantzia ez da oztopoa izan lana elkarrekin egiteko.
Erabili dugun esperientzia da, aurrekoan Bartzelonako Gironella herriko eskolarekin izan genuen lan egiteko aukera; aurtengoan, Nafarroako Sarriguren herriko eskolakoekin izan dugu lan-harremana.



A EREMUAREN ESPERIENTZIA OSAGARRIA KOHESIOA LANTZEKO: GORPUTZALDIAK PROGRAMA

Ikastaldeetan agertu ohi diren gatazka mota desberdinen aurrean erantzuna eman nahian taldeko jarduera edo dinamika sorta zabala eskaintzen digu Ikaskuntza Kooperatiboa programak bere A eremuan.
Ikastetxean hori lantzen ari garen bitartean beste programa interesgarri bat topatu dugu, talde kohesiorako oso aproposa eta koherentea IK/KI-k proposatzen duen lanketarekin: Gorputzaldiak.
Gorputz adierazpenaren bidez, jolastuz, emozioen kudeaketarako eta komunikazio eraginkor baterako lagungarriak diren estrategiak eskaintzen dizkigu.


TALDE PLANAREN TXANTILOIA ZEHARKAKO KONPETENTZIEN EBALUAZIORAKO

Esan ohi da zeharkako oinarrizko konpetentziak ebaluatzea ezinezkoa dela. Hala ere, ezinbestekoa zaigu konpetentzia horien lorpen mailaren ebidentziak eskuratzea; izan ere, arloak tresna bat besterik ez baitira zeharkako konpetentziak garatzeko eta, baita ere, ikasleen irteera profil osoa bermatzeko (eginkizun profesionala).
IK/KI programak aukera ematen digu aurrekoa gauzatzeko: Talde Planaren txantiloian erraz txerta daitezke zeharkako oinarrizko konpetentziak. Horretarako, konpetentzien deskribapenaren testua irakurri, item egokiak aukeratu eta, jarraian, Talde Planean helburu moduan txertatzea besterik ez da egin behar.
Ondoren, autoebaluazioak, koebaluazioak eta irakaslearen behaketak ebaluazioaren triangulazioa emango digu, beti ere, errubrikari erreparatuta (ebaluazio objetiboagoa).
Ez dugu ahaztu behar ebaluazioa, Bloomen taxonomiaren arabera, pentsamendu gorena garatzeko goi mailako prozedura dela. Beraz, azalpen honetan oinarri zientifikoa ere agerian da.