2016/05/26

LA SALLE HLBHIP - AMASORRAIN IKASTOLA HLHI

Eskola inklusibo batean, ezberdinak diren ikasleak elkarrekin ikasteko estrategia kooperatiboak beharrezkoak dira. Haur Hezkuntzako ikasleekin beste adinetakoekin erabiltzen ditugun dinamika eta egitura batzuk baliagarriak dira, batzuk egokituta, adinaren ezaugarriak kontuan hartuz. Horietan trebatzeko kontsignak oso garrantzitsuak dira eta hizkuntzaren bitartez jokaera batzuk sistematizatzen joango gara.
Bestalde, ikasleen beharrari erantzuteko mugimendua ahalbidetzen duten jarduerak erabiltzea garrantzia iruditzen zaigu.



2016/05/25

EBALUAZIOA IKASKETA KOOPERATIBOAREN TESTUINGURUAN

Mila Naranjok eskainiko duen hitzaldian, UVIC-UCC-ko Aniztasunari Erantzuteko Ikerketa Taldea-ren (GRAD) emaitzak nabarmenduko dira.

Ikas-irakas prozesuan, ebaluazioa, irakasleak erabakiak hartzeko prozesu konplexu gisa antzematen da. Are gehiago, ikas-irakas prozesua modu kooperatiboan egituratuz gero, ebaluazioa heldu ezineko erronka bilakatzen da irakasleentzat.

Erronka konplexu hau samurtzeko asmoarekin, ikasketa kooperatiboaren ebaluazioak bere baitan dituen dimentsio ezberdinak jorratuko dira:

1. Modu kooperatiboan ikasitako eduki kurrikularrak.
2. Modu kooperatiboan burututako ekintzak.
3. Ekintzaren eta parte hartzearen egitura.
4. Taldeko emaitza bakarreko ekintzak.
5. Modu kooperatiboan ikasteko konpetentzia

Testuinguru honetan aurrera eramandako ikerketek, emaitza positiboak mahaigaineratu dituzte ikasleen ikaskuntzari dagokionez eta ebaluazioari dagokionez, ikasle guztien inklusioaren zerbitzura eta baita hainbat konpetentzien garapenaren zerbitzura dagoen ebaluazioan aurrera pausoak emateko baliabideak, tresnak eta gailuak badira.

II. IK-KI TOPAKETAK

Ekainaren 7an, Donostiako Irakasle Eskolan, IK-KI II. TOPAKETAK antolatuko dira.
Egitaraua eta izena emateko formularioak goiko erlaitzetako 2016ko Programa atalean aurkituko duzu