2016/06/03

A EREMUA: JOLAS KOOPERATIBOAK ETA PROTAGONISTA

Badira urte batzuk gure ikastetxea IK/KIko mintegietan parte hartzen hasi zela. Haur Hezkuntzan garbi genuen, A eremutik abiatu behar ginela. Jolasak duen balio pedagogiko eta didaktikoaz sinesten dugunez, Jolas Kooperatiboak modu sistematizatuan txertatzea pentsatu genuen.
Badira 3 urte baino gehiago jolas kooperatiboak egiten ditugunetik. Taldearen indarra azpimarratu nahi izan da jolas hauen bitartez.

"Elkarrekin jolasten garenean, denbora, denbora elkarbanatzen dugu, eta denbora elkarbanatzen dugunean, bizitza. Bizitzan, jolas kooperatiboetan bezala, irabazten eta galtzen ez badugu, ez da mehatxu eta beldur gehiagorik egongo; sormena eta askatusuna baino ez."

Jolas kooperatiboez gain, A eremuan sakondu nahian, Motxila Ibiltaria martxan jarri genuen eta honetan ere, pare bat urtez aritu ondoren, beste izaera eta indar bat eman nahi izan diogu jarduera honi, familiak inplikatuz eta ikastetxera etortzeko gonbidatuz. Haurrak beraz, astebetez euren gelako Protagonistak izan dira. Honetan ere, adinez adin jarduera desberdinak planteatzen ditugu eta Protagonistek denen artean eginiko oroigarri bat ereman dute etxera astea bukatzen denean.

"Haurrak bere buruaren irudi positiboa izatea dugu helburu. "Protagonista" gisa izandako bizipenetik abiatuta "norbanako berdingabe" eta, aldi berean, "talde bateko kide" sentitzea nahi dugu."


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina