2016/06/02

IK/KI DOKUMENTAZIOA ETA DINAMIZAZIOA

Ikaskuntza kooperatiboa ardatz metodologikoa izatea nahi bada, hartzen diren erabakiak ikastetxeko dokumentuetara eraman behar dira.
Dokumentuen eta erabakitze-prozesuaren atzetik, behar baino sarriago ezkutuan geratzen diren jarduerak ea aspektuak daude: taldeko lan profesionala, erabaki ondo hausnartuak, formazioa, proiektuak etab.: hau da, "ikasten duen ikastetxea".
Dokumentuek bermatzen baitute IK/KI Programaren finkatzea eta etorkizuna. Ez soilik Hezkuntza Proiektua edo Urteko Plana; baita ere, zehaztapen-maila handiagoko eta ezinbesteko diren dokumentu hauek:


  • IK/KI-ren aplikazioaren antolamendua eta transmisioa A, B eta C eremuetan, sarea baliatuta (DRIVE).
  • Ikasturteko planifikazioa: minimoak A, B eta C eremuetan.
  • Familiei bidaltzen zaizkien txostenak eta informazioa: konpromiso formala da.
  • Unitate Didaktikoen programazioa B eremuko egiturak txertatuta.
  • Hilabeteko planifikazio koordinatua (koloretako koadroa).
  • Besteak
Dokumentu-sorta horrek, Samaniego ikastetxean,  koordinazio profesionala bermatzeaz gain, irakasleok talde moduan "ikasten ikasi" egiten dugula ziurtatzen du.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina