2016/06/01

MATEMATIKA GAITASUNA HAUR HEZKUNTZAN ERA KOOPERATIBOAN LANTZEN

La Salle Ikastetxeak berea egin duen ikasketa kooperatiboarekin guztiz  lotuta, HHko etapan matematika gaitasunaren lanketa hobetu nahi izan dugu. Horretarako curriculuma dugu abiapuntu, ikasketa kooperatiboa metodologia gisa erabili dugu, irakasle-ikasle eta ikasleen arteko elkarreragina estrategiak orokortu ditugu eta jolasa ikaskuntza honen jarduera esanguratsuena izan dugu.

Matematika gaitasuna lantzeko genuen ikuspuntua aldatu egin dugu. Lehen, kanpotik jasotako baliabideetan oinarrituz lantzen genuen aipatutako gaitasuna, orain, berriz, gu geuk eskuratu eta sortutako baliabidez ari gara. Gu geu matematikaren ikas-irakaskuntza prozesuaren jabe gara.

Matematika gaitasuna lantzeko era berria 2016-17 ikasturtean HH 3ko gelan sistematikoki praktikan jarri badugu ere, ikasturtetik ikasturtera HH guztira zabalduko dugu.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina